Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakundeak bere egitura guztiak desegin dituela eta 60 urtetan luzatu diren ekinbideak bukatutzat jo dituela esan du publikoki. Estatu espainiarrak ETA garaitu du, eta langile klaseak porrot honetatik ondorioak atera behar ditu.

Klase dominatzaileak eta bere agente politikoak, zeintzuk urteetan zehar ETAren existentziaren aitzakipean eskubide indibidual eta kolektibo ugari mugatu dituzten, orain desegiteaz baliatzen dira diskurtso atzerakoiak indartzeko, garaitua izan behar den errebisionismo historiko baten bitartez. Boteraren eremu ideologikoetatik manipulazio kanpaina abian dute diktadura frankista zuritzeko helburuarekin, non ETAk bere hasiera izan zuen. Triple A, “Batallón Vasco-Español” eta GAL bezalako erakunde faxistek burututako gerra zikina isilarazten dute, eta batzuetan justifikatzen. Estatu terrorismoaren, bahiketen, desagerpenen, hilketen eta torturen gainean estalkia jartzen dute.

Aldi berean, ETAren aldetik, bere ardura eta akats larriak estaltzen dira, zeinak bere porrot eta desegitera zuzendu duten erakundea. Borroka garai berri bat irekitzeko asmoa dute, bandera sozialdemokrata utopikoen atzeko borroka politiko bat. Borroka hauek, ETArekin identifikatuak izan diren langile eta sektore herrikoiak kale itsu berrietara daramate.

Urte batzuetatik, sektore hauek dilema bat izan dute: errendizioa onartu eta printzipio askori uko egin, ala Estatuari Euskal Herriko mugimenduari baino mesede gehiago egiten zion borroka forma horrekin jarraitu. Posizio nazionalista hutsen garaipenak euskal langile klasearentzako erabilgarria litzatekeen trensna deuseztatu zuen.

Potentzia inperialisten arteko lehia bortitzak markatzen duen nazioarteko testuinguru honetan, Estatu espainiarrak zentralizaziorako tendentzia argia azaldu du, baita erreakziorako ere. Horretarako, bere garaian ETAren borrokaren aurka erabiltzen zituen tresnak (lege antiterroristak, alderdi politikoen legea, espetxe politikak, eta abar) aktibo mantentzen jarraitzen ditu. Prozesu zentralizatzaile eta atzerakoi honen aurrean, ez dago testuinguru kapitalistan garaipen herrikoiaren posibilitaterik.

ETAren amaierak ez du aldi historiko baten amaiera suposatzen, okerrezko estrategia baten amaiera baizik. Langile klaseak bere independentzia esparru politiko, ideologiko eta antolakuntza esparruan konkistatu behar du, burgesiaren sektore desberdinengatik mugitua izan gabe, gure klase interesen aurka dauden ideologiek eragina izan gabe. Klase independentzia horrek Espainiako herri guztietako langile guztien arteko batasunean du oinarra; gure interesak defendatzeko, klase dominatzailea eta bere gobernuei aurre egiteko, gure esplotazioan oinarritzen den sistema suntsitzeko.

Bide honetan, langile klasearen borrokak Estatuaren bira atzerakoiari aurre egin behar dio. Lege antiterroristen aurka borrokatu behar dugu, zeinak gure borrokak kolpatzeko eginda dauden. Espetxe politika errepresibo baten aurka egin behar dugu, klase dominatzaileak berak ezarritako legeak urratzen dituena. Presoen hurbilketa berehalakoa exijitu behar dugu, baita amnistia lege bat zeinak presoak eta errefuxiatuak etxera ekarriko dituen.

Ez da ilusio faltsu berrien garaia. Langile klaseak bere borroka indartu behar du bereak diren banderak altxatuz, boterera eramango gaituen benetako ziklo historikoa amaitzeko. Esplotazioari amaiera emateko eta gure herrien arteko batasun senidekoian oinarrituko den Errepublika Sozialista eraikitzeko.

PCPEren Buro Politikoa

2018ko maiatzaren 3an.